Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Olagarroa brasan, galiziar erara
Olagarroa brasan, galiziar erara
Osagaiak
  • Olagarroa
  • Patata
  • Verako piperrautsa
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Egilea: Joseba Bergara
  • Jatetxea: Chalcha jatetxea, Eibar
Prestaketa

Hasteko, olagarroa uretan egosi behar da. Olagarroak denbora bat egozten aritu ostean brasara eraman behar da erretzeko. Bestetik, patata egosi behar da, baina aurretik olagarroa egozteko erabili den leku berean. Ondoren, patata eta olagarroa zatitu behar da, platerean ipini eta Verako piperrautsa gehitu behar da. Platerean dagoena berotu eta bukatzeko gatza eta oliba-olioa gehitu behar zaio platerari.