Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tomatea guakamolearekin
Tomatea guakamolearekin
Osagaiak
  • Tomate bat 400 gr
  • Ahuakate bat
  • Limoi-zuku pixka bat
  • Baratxuri-atal bat
  • Oliba-olioa eta Modenako ozpina
  • Tabasko pixka bat
  • Tomate frijitua, koilara bat
  • Oliba beltzak 4
  • Gatza
  • Perrexil-adar bat
Prestaketa

Hasteko, aguakatea zuritu eta katilo batean jarri behar da zatiturik. Gero baratxuri-atala txikiturik gehitu, tomate frijitua, olioa, limoia eta tabascoa. Hau dena turmisarekin birrindu gatza gehiturik gustora eta gorde.

Gero, tomatea arotan ebaki eta plater baten bueltan biribilean kokatu erdiko aldea libre utzita guakamolea jartzeko.

Bestetik, guakamolea erdian jarri, tomatea olioarekin, Modena ozpilarekin eta gatzakin apailatu.

Azkenik, olibak kokatu platera apaintzeko tomatearen gainean, perrexil adarra guakamolearen gainean eta prest.