lehenengoak
Hasteko, 2 porruak egin lapiko batean oliba-olioarekin su erdian, ordu erdiz. Geroko gorde. Gauza bera egin patatarekin, zuritu eta xerratan jarrita.
Bestetik, erremolatxa gorria egosi eta gorde. Gero, erremolatxa zuritu egin behar da.
Plater baten erdian, patata jarri, eta haren inguruan, erremolatxa ipini xerretan moztuta.
Jarraian, porru epelak jarri patataren gainean eta gatz pixka bat bota.
Gero bakailao ketua ipini zatietan ebakita.
Azkenik, ozpin-olio bat prestatu, eta platera maneatu beharra dago.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa