Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Mediterraneoko gutizia
Mediterraneoko gutizia
Osagaiak
  • Alberjinia bat
  • Pipermorro bat
  • Baratxuri atal bat
  • Antxoak gatzetan 4
  • Sobrasada
  • Ogi-xerrak 4
  • Oliba beltzak 4
  • Perrexil adar bat
  • Oliba-olioa, Modenako ozpina eta gatza
  • Egilea: Jabier Zapirain
  • Jatetxea: Arropain jatetxea, Lekeitio
Prestaketa

Hasteko, alberjinia eta piperra labean sartu 225 graduan, eta 50 minutuan eduki. Gero, alberjiniari ebaki bat egin labean sartzerako, apur ez dadin. Labetik ateratakoan,  hozten utzi, zerbaitekin estalita.

Bestetik, ogi-xerrak txigortu zartagin batean, eta gorde egin behar da.

Jarraian, alberjinia eta piperra hoztuta daudenean, zuritu eta tiratan egin. Beheko aldean alberjinia jarri, plateraren oinarria estaliz, eta piperra gainean, trebeska.

Apaindu gatza, oliba-olioa eta Modenako ozpina erabiliz.

Azkenik, sobrasada ipini ogi txigortuen gainean, eta Alberjinia eta piperra jarritako plateren inguruan kokatu.

Zerbitzatzerakoan, antxoak plateraren erdian ipini, perrexil adar eta guzti.