lehenengoak
Hasteko, barazki guztiak (tipula txikitua geroko gorde) egosi behar dira lapiko batean, ur gutxirekin, lodi gera daitezen. Piper txorizeroen mamia ere gehitu behar da, eta guztia egositakoan, geroko gorde.
Bestetik, zapo buruak ere egosten ipini, urak buruak urez erabat estalita dituztela, eta irakindakoan, sutatik kendu. Buruak lehor atera, eta ura lapikoan gorde.
Egositako barazkiak birrindu behar dira irabiagailuarekin, eta zapoa egosteko erabilitako lapikoko ura nahastu, ez oso lodi eta ez oso mehe geratzeko moduan.
Bitartean, itsas zapoen buruetako mamia atera, xehatu eta gorde egin behar da.
Barazki eta zapoaren salda irakiten ipini, eta irakiten hasitakoan tapioka gehitu poliki-poliki, eraginez. Itsas zapoa ere gehitu, bai eta ogi-azalak ere. Guztiari egurrezko koilara batez eragin.
Beste zartagin batean, oliba-olio pixka bat sutan ipini, eta berotzen denean, tipula bota xehe-xehe eginda. Gorritutakoan, tomate frijitua gehitu, eta irakiten duenean, barazkiak eta zapoa ditugun lapikora bota.
Azkenik, irakitzen ari dela, gatza bota, eta probatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa