lehenengoak
Barazkiak bakoitza bere aldetik ingeles erara egosi, hau da, ur askorekin eta gatzarekin.
Beste ontzi batean patata krema egingo dugu. Horretarako, eltzetxo batean patata kraskatuta jarri eta erdia urarekin eta erdia esne-gain likidoarekin estaliko dugu. Jarraian, gatza eta piperbeltz zuri ehoa botako dizkiogu eta oso su motelean egosiko dugu patata bigundu arte. Gero Thermomixetik pasatu eta puntuan jarriko dugu. Azkenik, Maria bainuan gordeko dugu film paperarekin estalita.
Platereratzeko orduan, zartagin itsasgaitz batean barazki guztiak batera salteatuko ditugu. Bitartean, plater sakon batean patata krema jarriko dugu barrenean, eta gainean barazki salteatuak. Amaitzeko, oliba-olio birjinarekin eta ezkata gatzarekin maneatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa