Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Onddoak plantxan, ahate gibel freskoarekin eta saltsa gazi-gozoarekin
Onddoak plantxan, ahate gibel freskoarekin eta saltsa gazi-gozoarekin
Osagaiak
  • Boletus onddoak - 1 kg
  • Ahate-gibela - 300 – 400 g
  • Baratxuri ale txikituak - 3
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatz larri ezkatatua
  • Perrexil txikitua
  • Azukrea - 100 g
  • Ur pixka bat
  • Jerez ozpina - zurrusta bat
  • Esne-gain likidoa - 200 ml
Prestaketa

Saltsa gazi-gozoa egiteko, azukrea jarriko dugu zartaginean, eta karamelua egingo dugu ur pixka bat botaz. Horrez gain, Jerez ozpin zurrusta pare bat eta esne-gaina botako dizkiogu, loditu dadin. Saltsa probatuko dugu, gure gustura dagoen jakiteko, eta bero eutsiko diogu, platera prestatu arte.

Ondoren, onddoak kontu handiz garbituko ditugu. Txapelak zapi heze batez garbitzen dira; eta himenioa eta hankak, punta zorrotzeko labana batez. Himenioak kolore berdexka badu, kendu eta zakarrontzira botako dugu.

Onddoak ebakiko ditugu, 2 edo 3 mm lodiko xerratan. Txapelak alde batetik eta hankak bestetik ebakiko ditugu, testura desberdina baitute. Oso berdeak ez badaude, esporak ere erabiliko ditugu, haien zaporea ondo uztartzen baita plater gazi-gozoarekin.

Onddoak plantxan egingo ditugu alde batetik zein bestetik, oliba-olio estra pixka batekin, eta geroko gordeko ditugu azpil batean.

Foiea zartaginean edukiko dugu, behar bezala egin eta bere zuku guztia atera arte. Berehala egingo da.

Foiea prestatutakoan, errealdi bat emango diegu onddoei labean.

Azpil batean, onddoak jarriko ditugu, eta leku pixka bat utziko dugu saltsa gazi-gozoa jartzeko.

Onddoak foiearekin eta haren zukuarekin estaliko ditugu.

Gatz larri ezkatatua botako diogu gainetik, bai eta perrexil pixka bat ere.