Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Otarrain-entsalada epela
Otarrain-entsalada epela
Osagaiak
  • Otarrain egosia - 400 g ingurukoa
  • Txirlak - 8
  • Otarrainxkak - 8
  • Tomate naturala - 1
  • Endibia - 1
  • Lolloa, trebisoa, haritz-hostoa eta uraza arrunta
  • Modenako ozpina
  • Tipula txikitua - laurden bat
Prestaketa

Alde batetik, ahalik eta apainen jarriko ditugu uraza mota guztiak (lolloa, haritz-hostoa…), bai eta endibiak ere.

Tomatea dadotan ebaki, eta urazarekin batera jarriko dugu. Otarrainari barrua hustu, zatitan ebaki eta entsaladaren gainean jarriko dugu. Gatzozpindu egingo dugu.

Bestalde, zartagin batera oliba-olioa bota, eta tipula jarriko dugu biguntzen, txiki-txiki eginda. Gorritzen hasten denean,  otarrainxka-isatsak eta txirlak gehituko dizkiogu. Txirlak irekitzen direnean, otarrainxkak eta txirlak entsalada gainean jarri, eta zartagineko olioa botako diegu gainetik.