lehenengoak
Ebaki hostore zati bat. Hartu bi zainzuri, eta bildu gazta bigunarekin. Ondoren,
hartu urdaiazpiko-xerra bat, eta inguratu zainzuriak eta gazta. Jarri biribilkia hostorearen gainean. Berotu labea 200º C-tan. Igurtzi laberako azpil bat olio pixka batez, jarri hostopila azpilean, eta sartu labean 10 minutuan.
Bota lapiko batera, esne-gaina, Idiazabal gazta birrindua eta gatz pixka bat. Eragin osagaiei sutan, saltsa pikorrik gabe eta lodi samarra geratu arte.
Plater batean, jarri Idiazabal saltsa, eta haren gainean hostopila eta perrexila.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa