Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Anana entsalada
Anana entsalada
Osagaiak
  • Anana laurden bat
  • Uraza
  • Otarrainxkak
  • Perrexila
  • Gatza
  • Maionesa
  • Tomate frijitua
  • Cognaca
  • Intxaur muskatua
  • Ssaltsa arrosa
  • Laranja-zukua
  • Esne-gaina
Prestaketa

Bol batean, jarri saltsa arrosaren osagai guztiak, eta nahastu dena hagaxkekin, fin-fina geratu arte.

Lapiko batera bota ur hotza, gatza, oliba-olio zurrusta bat, limoi pixka bat eta otarrainxkak. Jarri egosten eta irakiten hasten denean, eduki hiru minutuan. Ondoren, atera otarrainxkak lapikotik, eta zuritu.

Platera prestatzeko, zatitu anana laminatan, tartekatu anana zatiak eta otarrainxkak. Ananaren inguruan, jarri uraza txiki-txiki eginda, eta plateraren ertzean, jarri sobera geratutako anana zatiak. Bota gainetik saltsa arrosa eta perrexil pixka bat.