Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Olagarro errea, patata krema eta txipiroi saldarekin
Olagarro errea, patata krema eta txipiroi saldarekin
Osagaiak
  • Olagarroa - 2 kg
  • Tomate bat
  • Tipula bat
  • Berakatz buru bat
  • Ura - 100 g
  • Gatza
  • Olioa
  • Patata kremarako:
  • Patatak - 500 g
  • Gurina - 300 g
  • Esnegaina - 150 g
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Txipiroi saldarako:
  • Tipula - 500 g
  • Txipiroiak - 500 g
  • Ardo zuria - 180 g
  • Ura - 180 g
  • Olioa - 30 g
Prestaketa

Olagarroa eta barazkiak labean egingo ditugu 70 minutuz 180 gradutan.  Molde batean sartu eta egun batez pausatzen utziko dugu.

Beste ontzi batean ura jarri eta patatak egosiko ditugu. Esnegaina irakin eta patata egosiei gehituko diogu. Dena birrindu eta gurina botako diogu. Gatza eta piperbeltza egin.

Beste eltze batean tipula bigunduko dugu karamelatu arte. Txipiroiak zatitu eta tipulari gehituko dizkiogu. Su eztitan bigunduko ditugu. Ondoren ardo zuria bota eta urritzen utziko dugu. Azkenik, ura bota eta 15 minutuz egosten eduki.