lehenengoak
Alberjiniak erdibitu, olioa eta gatza egin, eta labe beroan sartu 170ºC-tan 20 minutuz.
Bitartean, barazkiak zatitu eta oliotan sueztitu. Gatza bota eta onddoak eta ziazerbak gehitu. Olioa kendu eta esnegaina gehitu. Erreduzitzen utzi esnegaina loditu arte. Nahasketa horrekin alberjiniak bete.
Esne, ekilore olio eta irinarekin bexamela egin. Horretarako, esnea irakin ontzi batean. Beste ontzi batean, olioa eta irina nahastu. Guztiz batzen direnean, esnea gehitu eta irakinarazi. Loditzen utzi eta gatza egin. Bexamel horrekin, alberjiniak estali. Gazta birrindua ipini albejinien gainean eta labean sartu 180ºC-tan berotzeko eta gazta birrindua gainerretzeko.
Labetik atera eta gainerako esnegain erreduzituarekin zerbitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa