Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Bakailao entsalada epela
Bakailao entsalada epela
Osagaiak
  • Bakailao zati eder bat
  • Letxuga ezberdinak, katilukada bat
  • Piper berde bat
  • Pipermorro erreak
  • Oliba olioa - 200 ml
  • Baratxuri ale bat
  • Patata egosi bat
  • Azukre apur bat
  • Oliba olioa
  • Ozpin-olioa
  • Tomatea - koilarakada bat
Prestaketa

Alde batetik, pipermorroak labean erre 150ºC-tan 30 minutuz. Zuritu, haziak kendu eta tiratan ebaki.Oliba olioa eta baratxuri xehatua ontzi batean ipini eta gorritzen hasten denean, piper tirak gehitu. Gatz eta azukre apur bat gehitu.

200ml oliba olio baratxuriarekin sutan ipini eta bakailaoa jarri. Konfitatzen utzi, oliotatik atera eta bakailaoari laminak atera. Olioarekin pil-pil saltsa egin.

Patata egosia xerratu eta piper berdea zatitu.

Montaketarako molde batean, letxuga apur bat ipini, olio-ozpina bota, piper berdea xehe-xehe ebakita, patata xerra bat eta gainean pipermorroa eta bakailao lamina batzuk. Errepikatu prozesua eta gainaldean bakailaoarekin amaitu. Guztiaren gainean, pil-pil saltsa pixka bat jarri. Moldearen bueltan, koilarakada bat tomate ipini eta moldea kendu. Perrexil xehatu pixka bat gehitu.