Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki krepeak
Barazki krepeak
Osagaiak
  • Krepe taloak
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Kuiatxo erdia
  • Lekak - 100 g
  • Onddoak - 100 g
  • Saltsa egiteko:
  • Tipula bat
  • Onddoak - 100 g
  • Esnegaina - 100 ml
  • Haragi salda - 100 ml
  • Olioa
  • Gatza
  • Krepeak egiteko:
  • Irina - 100 g
  • Arrautzak - 2
  • Gurina - 50 g
  • Esnea - 250 ml
Prestaketa

Alde batetik, barazkiak zatitu eta oliotan ondu. Biguntzen direnean, onddoak gehitu eta gatza egin.

Barazki  horiekin beteko ditugu krep taloak. Taloak egiteko, osagaiak nahastu eta zartagin bero batean taloak egin. Garrantzitsua da ahalik eta meheen egitea.

Beste alde batetik, saltsa egiteko tipula zatitu eta olioarekin ondu. Biguntzean, onddoak gehitu  eta esnegain eta haragi saldarekin estali. Irakinarazi eta gatza gehitu. Irabiatu. Zerbitzeko, plater batean saltsa apur bat jarri eta gainean labean berotutako krep beteak ipini.