Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Hostorea foiez betea
Hostorea foiez betea
Osagaiak
  • Hostorea - 100 g
  • Ahate gibela
  • Sagar bat
  • 2 tipula
  • Gurina - 40 g
  • Malaga Virgen ardoa
  • Gatza
  • Olioa
  • Haragi salda - 200 ml
  • Arrautza bat
  • Azukrea - koilarada bat
Prestaketa

Hostorea labean eduki 180ºC-tan 20 minutuz.

Bitartean, tipula zatitu eta 5 minutuz oliotan bigundu, ondoren Malaga Virgen ardoa eta haragi salda gehitu eta 20 minutuz egosi. Gatza bota, irabiatu eta txinatarretik iragazi.

Hori amaitu ondoren, sagarra zuritu eta zati txikitan zatitu. Gurina ontzi batean urtu eta koilarakada bat azukre bota. Sagar zatiak gehitu eta karamelatu eta gibel xerrak zartagin batean koloreztatu.

Hostore zatiak erditik ireki eta sagar karamelatua ipini, gainean gibel zati bat. Gatz apur bat egin eta beste hostore zatiarekin estali. Labe beroan sartu hostorea berotzeko. Plater batean saltsa apur bat ipini eta gainean hostorea. Gainean, Malaga Virgen erreduzitua bota.