Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Onddo-arroz krematsua Aranazko foie eskalopearekin
Onddo-arroz krematsua Aranazko foie eskalopearekin
Osagaiak
  • Arroza - 50 g
  • Onddo eginak - 2 koilarakada
  • Mozzarela gazta - koilarakada bat
  • Esnegaina - katilukada erdi
  • Hegazti salda - katilukada erdi
  • Tipula edo txalota bat
  • Aranazko foie eskalope bat
  • Azukre beltza
  • Maldon gatza
  • Tipulina
Prestaketa

Arroza  uretan egosi, gatz eta olio pixka batekin. Erabat egosi baino 5 minutu lehenago atera. Txalota brunoise erara zatitue eta olio pixak batekin su txikian bigunduko dugu. Onddoak gehitu eta sueztitu. Arroza gehitu eta gutxi gutxika hegazti-salda gehitu. Urritzen denean, esnegaina pixkanaka gehitu. Azkenik gazta botako diogu.

Arrozak krematsu eta oso zukutsu geratu behar du. Gatzean probatuko dugu. Plantxa bero-beroan foie eskalopea buelta eta buelta egingo dugu. Azukre beltz pixka bat eta Maldon gatza botako dizkigu. Amaitzeko, tipulin freskoarekin apainduko dugu.