Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Baztango onddoak ogi txigortuan, baserriko arrautza gorringoarekin
Baztango onddoak ogi txigortuan,  baserriko arrautza gorringoarekin
Osagaiak
  • Bi ogi-xerra
  • baratxuri-atalak - 4
  • Baztango onddoak - 200 g
  • Arrautza gorringo bat
  • Oliba-olioa
  • Maldon gatza
Prestaketa

Baratxuriak txiki txiki egin, oliba olioarekin prest dagoen zartagin batera gehitu, segundo pare bat biguntzen utzi, eta onddoak gehitu. 10 minutuz salteatuko dugu. Arrautza gorringoa eta zuringoa banatu eta  gorringoa 10 minutuz epeltzen utzi. Ogiari olio tanta batzuk bota eta xigortu. Ondoren,  ogiaren erdialdean onddoak jarriko ditugu. Sumendi forma emango diegu, erdian zuloa utziz. Zulo edo krater horretan gorringoa ipiniko dugu. Onddoak oso bero daudenez, bertan egingo da gorrigoa. Amaitzeko, Maldon gatza botako diogu.