Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Foie hostopila porruarekin eta sagarrarekin
Foie hostopila porruarekin eta sagarrarekin
Osagaiak
  • Errege-sagar erdi
  • Porru bat
  • Esnegaina - katilukada bat
  • Azukre beltza - koilarakada bat
  • Gurina
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Hostore orri bat
  • Foie-eskalope bat
  • Modena karamelua
  • Belar usaintsuak
Prestaketa

Gurina urtuko dugu. Porrua Juliana erara eta sagarra xerratan zatitu eta gurinetara botako ditugu. Salteatu.  Esnegaina, azukrea, gatza eta piperbeltza gehitu eta porrua bigun-bigun gelditu arte utziko dugu. Zaporea puntuan jarri eta sutatik kendu.

Beste alde batetik, hostorea labean erreko dugu.

Hostopila egiteko, nahasketa hostorearen gainean jarriko dugu eta 10 minututan labean berotuko dugu. Foie-eskalopea plantxan egingo dugu alde bietatik, labeko azpil bero-bero batean. Hostopila labetik atera eta foie-eskalopea gainean jarriko diogu. Aurkezteko Modena karameluarekin lerrotxo batzuk marraztuko dizkiogu.