Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Izokin keztatua, ahuakate, otarrainxka, gari-zainzuri eta albaka-oliotan egindako berakatz-gulekin
Izokin keztatua, ahuakate, otarrainxka, gari-zainzuri eta albaka-oliotan egindako berakatz-gulekin
Osagaiak
  • Angulas Aguinagaren izokin keztatua
  • Ahuakatea
  • Otarrainxka egosiak - 3
  • Gari-zainzuriak - 4
  • La Gula del Norte
  • Oliba-olio birjina
  • Albaka-olioa
  • Berakatza - 2 atal
  • Kaiena
Prestaketa

Platerean, keztatutako izokin eta ahuakate zatiak jarriko ditugu.

Zartagin batera oliba-olioa, berakatz atalak xerratan ebakita eta pipermina botako ditugu, eta gorritzen direnean, gari-zainzuriak gehituko ditugu zatikatuta, bai eta otarrainxkak ere, zurituta.

Egiten direnean, zartaginetik atera, eta gulak egingo ditugu. Ondoren, osagai guztiak nahasiko ditugu.

Molde bat erabiliz, platerera aterako dugu aurrekoa, izokinarekin batera. Platera apaindu, eta albaka-olioa botako diogu gainetik.