Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ziza nahaskia
Ziza nahaskia
Osagaiak
  • Zizak
  • Arrautzak
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Zizak eskuz puskatuko ditugu, zuzenean zartaginean. Zizak eskuz zatitzea komeni da, usain osoa eta zapore osoa gordeko baititugu horrela. Puskatu ondoren, olioa botako diegu eta su txikian jarriko ditugu. Sua apurka-apurka igotzen joango gara.

Arrautzak plater batera bota, eta gorringoa puskatuko diegu. Gatz pixka bat bota, orduan. Jarraian, zartagina sutatik kendu eta arrautzak gehitu eta nahasi egingo ditugu. Zartagina berriz ere sutan jarri, eta nahaskia amaituko dugu.