lehenengoak
Barazki guztiak banan-bana ondo garbitu eta tiratan moztu guztiak eta erretilu batean jarri multzoka nahastu gabe. Lapiko bat urez beteta sutan jarri eta gatz pittin bat bota.
Irakiten hastean, lehenik lekak botako ditugu bertara. Beti su bizian eduki eta taparik ez jarri.
Hamar minutu igarotzean azenarioak gehitu. Bost minutura zainzuriak eta kalabazinak eta beste bost minutu pasa ondoren barazki guztiak uretatik atera eta ur freskoz beteriko beste hontzi batera pasako ditugu, egoste prozesua eten dadin.
Gainera honela kolore bizia gordeko dute eta barazkiak ez dira gehiegi maskalduko. Barazkiak freskatu direnan ur hotzetatik atera eta ondo iragazi duten ur soberakina kentzeko.
Orain entsaladak prestatzeko hontzian jarri barazki guztiak, ozpin txorrotada on bat bota eta bi koilararen laguntzaz ondo nahastu.
Baratzuriak zuritu eta xerra finetan moztu. Gorde.
Zartagin bat oliba olio txorrotada on batekin berotzen jarri. Olioa beroa dagoenean urdaiazpiko xerrak banaka frijitu azkar. Urdaiazpikoa frijitu ondoren, baratxuri xerrak bota eta ongi gorritzen utzi. Ondoren baratxuriak barazki entsaladara bota eta ondo nahastu.
Azkenik 4 plateretan banatu barazki entsalada. Plater bakoitzaren aldamenean bina urdaiazpiko xerra jarri eta azkenik nortasun berezia emanez Idiazabal gazta xerra finak gainetik bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa