Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Espagetiak barrengorri eta tomatearekin
Espagetiak barrengorri eta tomatearekin
Osagaiak
  • Pasta egiteko:
  • Irina
  • Olioa
  • 3 arrautza
  • Saltsa egiteko
  • Barrengorriak
  • Baratxuriak
  • Raf tomatea
  • Albahaka
  • Gazta
Prestaketa

Pasta freskoa egiteko ontzi batean arrautzak eta olioa nahastuko ditugu eta irabiatu egingo ditugu. Ondoren, irina gehituko dugu. Ontzian jarri dugun arrautza bakoitzeko 4 goilarakada irin gehituko ditugu. Masa eskuz zabalduko dugu mahai gainean, eta erabat erabilgarri eta malgu dagoenean, moztu egingo diogu. Makina bat erabiltzen da pasta mozteko, baina eduki ezean, masa zabaldu eta aiztoarekin ere moztu daiteke.

Zartagin batean barrengorriak olioarekin egiten jarriko ditugu eta ondoren baratzuriak eta raf tomatea zatitan gehituko dizkiogu. Horiek sutan ditugun bitartean pasta egosiko dugu uretan. Urari gatza besterik ez diogu gehituko.

Pasta egosita dagoenean barrengorriak eta tomatea gehituko dizkiogu. Albahaka eta gazta gaineratu eta jateko prest dago.