Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Piperrak txipiroiz beteta
Piperrak txipiroiz beteta
Osagaiak
  • Piperrak
  • Txipiroiak beren tintan
  • Irina
  • Gatza
  • Piperbeltz zuria
  • Esnea
  • Pikillo piperrak
  • Esnegaina
  • Gatza
  • Azukrea
Prestaketa

Txipiroiak beren tintan era tradizionalean egingo ditugu. Kasu honetan nahiko saltsarekin behar ditugu

Turmixean txikitu eta bexamela egingo diegu. Gatza eta piperbeltz zuria botako diegu.

Masa hozten denean, piperrak beteko ditugu.

Saltsa egiteko, esnegaina eta pikillo piperrak egosten jarriko ditugu su eztian 40 minutuz. Gatza, piperbeltz zuria eta azukre pixka bat botako diegu. Lehenik eta behin turmixetik eta gero iragazki txinatarretik pasatuko ditugu.

Behin dena eginda dagoenean, aurkezpena prestatuko dugu. Piper beteak platerean jarri eta gainetik saltsa botako diegu.

Errezeta honetako egosketa denborak ondorengoak dira:

- Txipiroiak: 30-40 minutu

- Esnegaina piperrekin: 40 minutu