Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kardua onddoekin eta arrautza galdarraztatuarekin
Kardua onddoekin eta arrautza galdarraztatuarekin
Osagaiak
  • Kardua
  • Onddoak
  • Arrautza
  • Baratxuria
  • Tipula
  • Oliba-olioa
  • Ozpina
Prestaketa

Kardua ongi garbitu eta urtean sartuko ditugu. Urari limoi pixka bat botako diogu, kardua herdoildu ez dadin. Kardua izoztua bada, ez du limoirik behar. Eltze espresean 30 bat minutuz egosten edukiko dugu (eltzearen arabera).

Tipula su eztitan bigunduko dugu olio pixka batekin. Onddoak xerratu eta gauza bera egingo dugu.

Eltze baxu batean olioa eta baratxuria xehatuta jarriko ditugu. Baratxuria gorritzen denean, tipula, kardua bere saldarekin eta onddoak botako ditugu, gatza puntuan jarrita. Dena nahastu eta 5 minutuz egosiko dugu.

Platereratu eta gainean arrautza galdarraztatu bat jarriko dugu, gorringoan ezkata gatza jarrita.

Arrautza galdarraztatzeko,ura txorrotada bat ozpinekin irakin eta minutu batez eduki.