Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Perretxiko eta onddo risottoa 'Urrizti' Idiazabal gaztarekin
Perretxiko eta onddo risottoa 'Urrizti' Idiazabal gaztarekin
Osagaiak
  • Arroza - 400 g
  • Perretxikoak eta onddoak - 300 g
  • Tipula bat
  • 2 azenario
  • Porru bat
  • Pedro Ximenez ardoa - 500 ml
  • Okela ebakinak
Prestaketa

Eltze batean barazkiak sueztituko ditugu ongi gorritu arte. Okela ebakinak sartu eta gauza bera egingo dugu. Ardoa bota eta urritzen utziko dugu ia likidorik gabe utzi arte. Ura bota eta ordubetean egosten utziko dugu. Iragazi eta arto irinarekin lodituko dugu salda. Gatza egin eta aparte utziko dugu.

Beste ontzi batean arroza sueztituko dugu olio pixka batekin. Ura bota (arrozaren bikoitza), 20 minutuz egosi eta aparte utziko dugu. Arrozak ez du oso bigun geratu behar, gero beste egosialdi bat emango batiogu.

Zartagin batean perretxikoak eta onddoak berakatz ale xehatu batekin salteatuko ditugu. Gatza egin, arroza bota eta salteatzen jarraituko dugu, okela saltsa apurka apurka gehituz, arroza urtsu geratu arte. 5 minutuz egosten edukiko dugu, arrozak zapore guztiak xukatu arte. Azkenik, Idiazabal gazta birrinduta botako diogu; horrek krematsu eta zaporetsu utziko du.