Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Abakando entsalada
Abakando entsalada
Osagaiak
  • Kantauriko abakandoa - 800 g
  • 2 patata
  • 3 arrautza
  • Maionesa
  • Haritz-hosto uraza
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Tipula bat
  • Olioa
  • Ozpina
  • Gatza
Prestaketa

Abakandoa 15 minutuz egosiko dugu. Hozten utzi eta isatsaldea zurituko dugu. Burua eta hankak masa egiteko gordeko ditugu.

Patata eta arrautzak egosi eta hozten utziko ditugu. Txikitu eta buru eta hanken mamia gehituko diegu. Maionesaren laguntzarekin masa bat egingo dugu.

Beste alde batetik, ozpin-olio ilustratua egingo dugu. Horretarako, piper gorria, piper berdea eta tipula xehe-xehe zatituko ditugu eta olioa, ozpina eta gatza botako dizkiegu, norbere gustura.

Platereratzeko, azpil batean uraza juliara erara zatituta jarriko dugu. Gainean abakandoarekin egindako masa zabalduko dugu. Isatsaldeko haragia xerratan jarriko dugu eta, abakando itxura emateko, burua eta hankak erabiliko ditugu. Amaitzeko, ozpin-olioa botako diogu.