Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Huelvako tigre otarrainxkak ikatz parrillan
Huelvako tigre otarrainxkak ikatz parrillan
Osagaiak
  • Huelvako tigre otarrainxkak - 12 ale
  • Oliba-olioa
  • Ozpina
  • Ardo zuria
  • Berakatza
  • Pipermina
  • Gatza
  • Perrexila
Prestaketa

Otarrainxkei burua eta azala kenduko dizkiegu, baina isatsa kendu gabe. Parrillan jarri eta gatza eta olioa egingo dizkiegu. Alde bietatik egingo ditugu. Bosna minutu emango dizkiogu alde bakoitzari su bizian.

Bien bitartean, zartagin batean berakatzarekin olio errea egingo dugu. Beste eltze batean txorrotada bat ozpin, txorrotada bat ardo zuri eta pipermina jarriko ditugu. Berakatza gorritzen denean, eltzean egin dugun nahasketara botako dugu olio errea.

Otarrainxkak eginda daudenean, lehendik egina dugun nahasketa eta perrexila botako dizkiegu.