Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki erreak saltsa espainiarrean gainean arrautza poxatuarekin
Barazki erreak saltsa espainiarrean gainean arrautza poxatuarekin
Osagaiak
  • Piper berdea
  • Piper gorria
  • Tipula
  • Kuiatxoa
  • Tomatea
  • Patata
  • Alberjinia
  • Azenarioa
  • Olioa
  • Gatza
  • Arrautza
  • Ura
  • Ozpina
Prestaketa

Barazkiak denak tamaina beran zatituko ditugu. Plantxan alde bietatik markatu eta labean edukiko ditugu 20 minutuz.

Beste ontzi batean ura irakiten jarriko dugu, gatz eta ozpin apur batekin. Bertan arrautza galdarraztatuko dugu.

Amaitzeko, tipula bat fin-fin zatitu, esneetan sartu-atera eta irinetatik pasatu ondoren, frijitu egingo dugu.

Aurkezteko, plater batean molde bat jarriko dugu. Hasteko barazkiak jarriko ditugu, ondoren arrautza galdarrazatua eta gainean tipula frijitua. Usain belarrekin apainduko dugu platera.