Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arrautza uretan pasatua
Arrautza uretan pasatua
Osagaiak
  • Pizza ore bat
  • Usain belarrak nahieran
  • Parmesano gazta
  • Arrautzak, 4 (kanpoko tenperaturan)
  • Ura
  • Gatza eta ozpina
  • Izotzak eta ura ontzi batean
  • Gatz ezkatak
Prestaketa

Labea 240 graduan berotzen jarri goitik eta behetik, eta labeko erretilua paper sulfurizatuarekin forratu.

Pizza-orea mahai gainean zabaldu, eta usain belarrekin zein parmesano gaztarekin hautseztatu. Segidan, labanarekin 8 x 3 cm-ko laukizuzenetan moztu, eta horiek bi puntetatik hartuta, apur bat kiribildu. Egin ahala, erretiluan jarri, eta denak ditugunean, 15-20 minutuz laberatu.

Eltze edo kazo bat urez bete, eta gatz apur bat eta koilarakadatxo bat ozpin gehitu ondoren, irakin. Urak irakiten duenean, borborrak emetzeko, sua jaitsi. Arrautzak ur irakinetan sartu, eta 3 minutu eta erdiz egosi. Ondoren, azkar batean, atera eta ur izoztutan sartu, egosketa mozteko.

Arrautzak dagokien edalontzitxotan ipini, gainaldeko oskola moztu eta labetik ateratako ogitxoak bertan bustita gozatu!