Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Krabarroka marinel eltzekaria muskuiluekin eta patatekin
Krabarroka marinel eltzekaria muskuiluekin eta patatekin
Osagaiak
  • Krabarroka, 1 kg
  • Baratxuriak, 3 ale
  • Piper berdea, 3 ale
  • Tipula bat
  • Patatak, 500 g
  • Perrexila
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Arrain salda egiteko:
  • Zapo burua
  • Legatz baten burua
  • Krabarroka hezurrak
  • Tipula bat
  • Porru bat
  • Azenario bat
  • Baratxuri-atal pare bat
  • Perrexil adar batzuk
  • Ura, litro eta erdi
  • Gatza
  • Muskuilu eta piperrauts olioa egiteko:
  • Oliba olio birjina, 250 g
  • Muskuiluak, 250 g
  • Piperrautsa, 2 koilarakada txiki arrasean beteta
  • Ura
Prestaketa

Muskuilu eta piperrauts olioa

Hau bezperan prestatuko dugu. Horretarako, muskuiluak ondo garbitu ondoren, lapiko bat jarriko dugu ur pixka batekin su bizitan, eta irakiten hasten denean, bertan irekiko ditugu muskuiluak. Lortzen dugun ura iragazi, eta erdira murrizten utziko dugu lapiko batean sutan. Jarraian, sutatik atera, eta piperrautsa gehitu ondoren, ondo nahasiko dugu; dena batzen zaigunean, oliba olioa eta muskuilu haragia gehituko dizkiogu, eta hozkailuan gordeko dugu.

Salda

Horretarako ditugun osagai guztiak lapiko batean sutan jarriko ditugu, eta ura irakiten hasten denean, sortutako aparra kendu, sua jaitsi eta 20 minutuz irakiten izango dugu. Denbora pasa ondoren, iragazi eta bero mantenduko dugu.

Eltzekaria egiten

Tipula eta bi piper berde txiki-txiki moztu eta lapiko batean erregosten jarriko ditugu oliba olio pixka batekin. Bitartean, patatak zuritu eta kraskatu egingo ditugu. Barazkiak ondo erregosita dauzkagunean, patata gehitu eta pare bat minutuz barazkiekin erregosi. Jarraian, saldarekin estali eta 20 bat minutuz su motelean egiten utzi.

Patata egin bitartean, baratxuri-atalak eta piper berde bat txikitu eta erregosten jarri zartagin batean olio pixka batekin. Kabrarroka garbitu, xerrak atera, hezur guztiak ondo kendu eta ahoan sartu ahal izateko tamainako zatitan moztu. Piperrak eta berakatza eginda daudenean, su bizitan jarri eta salteatu bertan arrain zatiak minutu batez. Jarraian, perrexila gehitu eta saldarekin estali ondoren, minutu batez irakiten utzi eta atera sutatik.

Patata eginda dagoenean, arraina gehitu eta irakinaldi bat eman ondoren, gatz puntua jarri eta sutatik atera zerbitzatzeko.

Aurkezpena

Horretarako, plater sakon batean, eltzekaria zerbitzatu, eta gainetik muskuilu epel batzuk eta horien piperrauts olio pixka bat bota.