Bigarrenak
Txerri ukondoa labean egin.
· Labea 180 graduan berotzen jarri, goitik eta behetik.
· Tipulak eta baratxuriak zuritu.
· Barazkiak eta jengibrea Julianan moztu eta erretiluan ohe gisa jarri.
Gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu (gatz gehiegi ez bota, gero Aminos saltsa gehituko baitiogu).
· Barazkien gainean txerri ukondo aurregosia jarri eta pattararekin busti.
· Laberatu ordu erdiz.
· Katilu batean Coconut Aminos saltsa, ketchup saltsa eta sagar kontzentratua nahasi eta pintzel baten laguntzarekin txerri ukondoa honekin igurtzi (saltsa guztia ez amaitu; bigarren edo hirugarren bustialdi bat emateko gorde).
Salda barazkiei gehitu eta beste ordu erdiz laberatu.
· Labea 200 graduan jarri, ukondoa berriro ere saltsarekin igurtzi eta haragia ongi gorritzen den arte laberatu.
· Bien bitartean gnocchiak uretan egosi.
Zerbitzatu:
Erretilu zabal batean txerri ukondoa bere saltsarekin bustita jarri eta horren alboan gnocchiak. Nahi bada usain belarrekin apaindu.
Biribilkiak:
· Soberan gelditu den txerri ukondoa mamurtu eta saltsa apur batekin nahasi.
· Aza eta azenarioa Juliana finean moztu eta zartagin batean mahaspasekin batera arin-arin gorritu (gatzarekin ondu).
· Zartagineko barazkiei txerri ukondoa nahasi.
· Txinatar ore finak nahaskiarekin bete, biribildu, ertzak urarekin busti eta azkenik bilkaria zigilatu.
· Zartagin batean olioa ongi berotu eta biribilkiak bertan frijitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa