Bigarrenak
Tipula eta berakatz-atal bat txiki-txiki moztu eta erregosten jarriko ditugu olio pixka batekin eta pipermin puntarekin zartagin batean. Tipula ondo erregosita dagoenean, bakailao bertara gehituko dugu, eta pare bat minutuz egiten utziko dugu. Urdaiazpikoa eta piperrautsa gehitu, eta beste 3 bat minutuz erregosten utzi ondoren, itzali sua eta gorde geroko.
Patatak zuritu eta frijitu egingo ditugu zartagin batetan oliba olioarekin. Plater batera atera, gatza gehitu eta jarraian bakailaoa botako diogu gainetik. Patatak frijitzeko erabilitako olioari berakatz-atal bat zerratuta gehitu eta frijitu bertan arrautzak su bizian. Arrautzak eginda daudenean, patata eta bakailao gainean jarri eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa