Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Erreboiloa labean erreta, kuia purearekin eta oliba beltz saltsarekin
Erreboiloa labean erreta, kuia purearekin eta oliba beltz saltsarekin
Osagaiak
  • Erreboilo bat (1.200 kg)
  • Gari-zainzuriak, 4 ale
  • Barrengorriak, 6 ale
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • KUIA PUREA EGITEKO
  • Kuia, 500 g
  • Patata, 300 g
  • Gurina, 50 g
  • Esnea, 100 g
  • Intxaur muskatua
  • Gatza eta piperbeltza
  • OLIBA BELTZ SALTSA EGITEKO
  • Oliba beltzak hezur gabe, 150 g
  • Kaparrak, 10 ale
  • Oliotako antxoa bat
  • Baratxuri-atal bat
  • Albaka hosto batzuk
  • Gatza
Prestaketa

Moztu tamaina berdineko laukietan patata eta kuia, eta 15 minutuz egosten jarriko ditugu urarekin lapiko batean. Denbora pasatzen denean, kendu ur guztia, esnea eta gurina gehitu, eta beste 5 minutuz su motelean utziko ditugu egosten. Birrindu eta ondu gatzarekin, piperbeltzarekin eta intxaur muskatuarekin.

Antxoa pasta egiteko, berakatz-atalari erdiko zurtoina kendu, eta albaka hostoak labanarekin txikituko ditugu. Motrailuan berakatza, albaka, kaparrak, antxoak eta oliba beltzak sartuko ditugu eta birrintzen hasiko gara oliba olioa gehitzen diogun bitartean.  Gorde geroko.

Barrengorriak laurdenetan eta gari-zainzuriak erditik moztu eta zartagin batetan salteatuko ditugu olio pixka batekin.  Zartagin bat su bizian jarri eta erreboiloa bertan markatuko dugu olio pixka batekin. Labeko erretilu batera pasa eta labean bukatuko dugu 200 ºC-an 3-5 minutuz. Plater batean barrengorri eta gari-zainzuri ohe bat jarriko dugu, horren gainean erreboiloa eta gainetik limoi olio tanta batzuk botako dizkiogu. Aldamen batean kuia pure pixka bat jarriko diogu, eta bestean antxoa patea.