Bigarrenak
Labea 180 ºC-tara berotu eta bertara bananak 10 bat minutuz sartu. Bananak zuritu eta haragia irabiagailu-ontzian sartu eta irabiagailuarekin ondo birrinduko dugu. Irina eta gatza gehitu eta dena landuko dugu, ore homogeneo bat lortu arte. Ore bolatxo bat hartu eta, sukaldeko plastiko xafla pare baten artean jarri ondoren, luzatu egingo dugu, talo itxura emanaz. Gaineko filma kendu eta, barrena gazta zati batekin eta babarrun batzuekin bete ondoren, itxi egingo dugu, enpanadilla itxura emanaz. Lapiko bat olioz bete eta bero dagoenean, gure quesadillak bertan frijituko ditugu.
Guakamolea egiteko
Piperminari haziak kendu eta gatz pixka batekin motrailuan jarriko dugu. Pipermina pasta bat bezala daukagunean, ahuakatea bertara gehitu eta dena ondo birrintzen joango gara, lima zukua gehitzen diogun bitartean. Gatz puntuan jarri eta geroko gorde.
Baba frijituak egiteko
Tipula txiki-txiki zatitu eta zartagin batean piperminarekin eta txerri gantzarekin edo ekilore olioarekin batera erregosten jarriko dugu 5 bat minutuz. Jarraian babarrunak eta beren salda pixka bat gehituko dizkiogu eta sardexka baten laguntzarekin babarrunak zapaldu eta birrindu egingo ditugu. Dena su ertainean irakiten utziko dugu, krema lodi eta krematsu bat lortu arte.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa