Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Urinetako txerri solomoa tomatearekin
Urinetako txerri solomoa tomatearekin
Osagaiak
  • Solomoa urinetan sartzeko:
  • Txerri solomo ontzutua, zinta bat
  • Oliba olioa
  • Tomate saltsa egiteko:
  • Potoko tomatea, 800 g
  • Tipula bat
  • Baratxuri bat
  • Ardo zuria, 100 ml
  • Azenario bat
  • Tomate pasta kontzentratua, koilarakada eder bat
  • Gatza
  • Espeziak edo usain-belarrak nahieran, oreganoa
  • *Oharrak:
  • Solomoa urinetan sartzeko lurrezko ontzi bat edo kristalezko potoak
  • Kozinatzeko, lurrezko kazola bat edo zartagin zabal bat
Prestaketa

Kristalezko ontziak esterilizatu

Labea 160 gradutan goitik eta behetik berotzen jarri. Kristalezko potoak eta tapak garbitu. Segidan, labeko parrilan jarri eta 15 minutuz esterilizatu. Hozten diren arte labeko atea irekita utzi.

Solomoa urinetan

Solomo zinta 2-3 zentimetroko xerratan moztu. Zartagin batean oliba olioa berotzen jarri eta solomo xerrak bertan zabaldu. Xerrek olioz guztiz estalita egon behar dute; olio gehiago beharko balitz, bota.

10-15 minutuz solomoa su motelean kozinatu. Ez dira xerrak frijitu behar, erregosi baizik.

Sutatik atera ahala, kristalezko ontzietan sartu. Ontziak oliba olioarekin bete solomoa ongi estali arte; taparekin itxi eta toki fresko, lehor eta ilun batean gorde.

Tomate saltsa

Tipula, baratxuria eta azenarioa zuritu eta zatitu. Eltze batean oliba olioa berotu eta baratxuria bertan gorritu. Segidan, tipula eta gatza gehitu eta 2-3 minutuz erregosten utzi. Azenarioa gehitu, 2-3 buelta eman eta ardo zuria gehitu.

Ardoa ongi murrizten den arte su bizian mantendu eta, segidan, tomate birrindua, tomate pasta eta oreganoa gehitu. Gatzez ondu eta nahasteari ura ongi lurruntzen zaion arte su bizian kozinatu, 15 minutuz gutxi gorabehera. Ondoren, irabiagailuarekin birrindu eta lurrezko ontzira isuri.

Kazola osatu

Labea 180 graduan berotzen jarri, goitik eta behetik. Oliotan gorde dugun solomoa ontzitik atera eta tomatetan zabaldu. Lurrezko kazolari bira batzuk eman, solomoa tomatetan murgiltzen den arte eta, jarraian, arrautzak gainean kraskatu. Lurrezko kazola laberatu eta arrautzak egiten diren arte kozinatu.