Bigarrenak
Antxoa ketu gurina egin.
Baratxuriak zuritu, erditik moztu eta erdiko zurtoina kendu.
Antxoa ketuak labanarekin moztu eta baratxuriarekin batera motrailuan birrindu, pasta bat egiten den arte.
Katilu batean antxoa eta baratxuri pasta gurinarekin nahasi.
Labeko paperaren gainean zabaldu, gainean beste labeko paper bat jarri eta arrabolarekin zabaldu. Segidan, hozkailuan gorde.
Mihilu ohea egin.
Labea aurrez berotzen jarri 190 °Can, goitik eta behetik.
Mihiluari hostoak kendu eta gorde. Segidan, mihilua Julianan moztu.
Patatak zuritu, luzeratik erditik motu eta xerratan moztu.
Tipulatxak zuritu eta Juliana erara moztu.
Ontzi sakon batean mihilua, patatak eta tipulatxa batu eta oliba olio txorrotada on bat eta gatza gehitu. Ongi nahasi eta erretilu batera isuri.
20-25 minutuz laberatu.
Arto-opilak (taloak?) robotean birrindu eta usain-belarrekin nahasi.
Labekoa atera eta egin berri dugun nahaskia gainetik bota.
Labea grillean jarri eta gorritzen den arte laberatu.
Perrexil krema egin.
Zartagin batean arbendol birrindua arin-arin txigortu eta irabiagailuaren ontzira sartu.
Perrexil hostoak, ogi txigortua birrinduta, ura, oliba olioa eta gatza gehitu ondoren, irabiagailuarekin ongi birrindu pasta bat egiten den arte.
Ontzitxo batean sartu eta hozkailuan gorde.
Zartagin edo plantxa batean urraburu xerrak kozinatu.
Platerean jarri.
Silikonazko pintzela perrexil kreman busti eta plateraren ertza honekin margotu.
Plateraren beste ertzean mihilu eta patata ohea egin (nahi bada molde karratu batekin).
Mihilu eta patata ohearen gainean urraburu xerra jarri.
Antxoa izara hozkailutik atera, labanaren laguntzarekin laukizuzen bat moztu, eta espatularen laguntzarekin, urraburuaren gainean jarri, izara modura.
Salbia, mihilu hosto eta lore jangarriekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa