Bigarrenak
Tipulina txiki-txiki moztu eta erregosten jarriko dugu 3 koilarakada oliorekin eta berakatz-atalekin, baina hauek zuritu gabe. Tipulina 15 bat minutuz izango dugu erregosten eta hau egin bitartean, bi piperrak laukitxotan moztu, beste zartagin batean, 5 minutuz, su bizian erregosi eta jarraian tipulinari gehituko dizkiogu.
Piperrak erregositako zartagin berdinean, beste olio pixka bat jarri eta era berean kuiatxoa eta alberjinia erregosiko ditugu laukitxotan moztuta. Hauek ere, 5 minutuz erregosi ondoren, aurreko prestaketarekin nahasiko ditugu. Tomateak ere, laukitan moztu eta aurreko zartaginean pare bat minutuz erregosi ondoren, gainerako barazkiekin nahasiko ditugu. Ezkai adar batzuk eta albaka hosto batzuk gehitu, gatzez ondu eta 5 minutuz dena erregosten utzi ondoren, geroko gordeko dugu.
Izokina egiteko, oilo koipea sutan jarriko dugu lapiko zabal batean eta irakiten hasten denean, sua itzali eta ezkai eta erromero adarra gehituko ditugu bertara, eta epeltzen utziko dugu. Koipeak 65 °c hartzen dituenean, izokin xerrak gatzez eta piperbeltzez ondu eta koipetan sartuko ditugu azala goraka dutela 6-8 minutuz.
Atera izokina koipetatik eta pisto gainean zerbitzatu gatz ezkata batzuez lagunduta.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa