Bigarrenak
Barazkiak garbitu, zuritu behar direnak zuritu, eta Juliana eran moztu, baratxuria eta jengibrea izan ezik.
Baratxuriaren kasuan, xehe-xehe txikitu.
Jengibrea birringailuaren laguntzarekin birrindu.
Ahate konfitari azala kendu, hezurgabetu eta haragia mamurtu.
Mamurtu ahala, ontzi batean gorde.
Wok moduko zartagin batean oilba olioa berotzen jarri eta baratxuria gorritu.
Barazki guztiak erantsi eta pare bat minutuz salteatu.
Ahate konfit mamurtua gehitu eta buelta batzuk eman ostean, jengibrea eta Coconut Aminos gehitu.
2 minutuz erregosi eta epeltzen utzi.
Anana saltsa geza-mina egin.
Kazo batean tipulatx xehetua erregosten jarri eta gatza gehitu.
Erregosten denean, bermuta eta pattarra erantsi eta alkohola kentzeko flabeatu.
Anana zatitxotan moztu eta kazora gehitu. Buelta batzuk eman eta oilasko salda gehitu.
10-12 minutz su motelean irakiten utzi, eta arto almidoia, 30-40 ml ur hotzetan disolbatu ondoren, kazoko nahaskiari erantsi. Saltsa loditu arte nahasi.
Ketchupa erantsi eta Irabiagailuarekin birrindu.
Saltsa fintzeko iragazkitik pasatu eta gorde.
Arroz orriak beratzeko ontzi zabal batean ura jarri.
Arroz orri bat uretan sartu eta ongi busti. 3-4 segundoren ostean atera eta ohol baten gainean zabal-zabal jarri.
Barrubetearekin arroz orria bete: gureganantz gelditzen den orearen aldean, 2 cm-ra barrubete ilara bat jarri, eskuineko eta ezkerreko bi ertzetara iritsi gabe.
Gurenantz gelditzen den azpiko orearekin barrubetea inguratu. Segidan bi ertzak barrurantz itxi eta barrubetearen aldea bueltaka gorantz eraman.
Arroz orri guztiekin pauso bera eman, eta oliba olioarekin margotu.
Labea 200 graduan berotzen jarri, goitik eta behetik haizegailuarekin.
Labeko erretilua oliba olioarekin igurtzi eta biribilkiak bertan jarri.
7-8 minutuz laberatu, biribilkiei buelta eman eta ahate xerra bana jarri gainetik. Beste 3 minutuz laberatu.
Zerbitzatu: plater batean ohe gisa saltsa jarri eta horren gainean, bi-hiru biribilki. Apaintzeko eta bolumena emateko gainetik porru ernamuinak jarri, eta listo.
On egin!
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa