Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Minipizzak (garagardoarekin eta legamia gabe)
Minipizzak (garagardoarekin eta legamia gabe)
Osagaiak
  • OREA EGITEKO:
  • Gari irin zuria edo integrala, 500 g
  • Gatza
  • Oliba-olioa, 20 ml
  • Garagardoa, 320 ml
  • TOMATE SALTSA EGITEKO:
  • Udare tomateak, 500 g
  • Tipuleta handi bat
  • Azenario bat
  • Tomate kontzentratua, koilarakada bat
  • Topping ezberdinak, bakoitzarekin 3 minipizza osatzeko:
  • Tomate saltsa
  • Zallako tipula fin-fin zatituta
  • Zizak
  • Mozzarela gazta
  • Baratxuri olioa
  • Txerri azpizunak
  • Mascarpone-Gorgonzola gazta
  • Ahuakate bat
  • Aragoiko oliba beltzak (hezurgabetu lehenik)
  • Oreganoa
  • Oliba-olioa
  • Tomate saltsa
  • Ziazerbak, eskukada bat
  • Ahuntz gazta zilindro mehe eta txiki bat
  • 3 galeper arrautza
  • Pestoa
  • Baratxuri bat
  • Ricota gazta edo gazta krematsua, 3 koilarakada
  • Mozzarela gazta
  • Gazta urdina
  • Gatza
Prestaketa

Pizzaren orea egiteko, ontzi batean osagai guztiak jarriko ditugu eta eskuekin edo robotaren laguntzarekin osagai guztiak ongi integratu arte nahasiko ditugu.

Ongi oratu ondoren, oreari bola baten forma eman eta 12-14 zatitxotan banatuko dugu eta jarraian, hauek arrabolaren laguntzarekin zabalduko ditugu.

Bitartean, tomate saltsa egiten jarriko dugu. Honetarako, tipula xehetu eta oliotan erregosten jarriko dugu gatz apur batekin. Segidan, azenarioa zuritu, ilargi erditan ebaki eta tipulari gehituko diogu. Minutu baten ostean, tomateak gehituko dizkiogu (bere saldarekin), gatzean ondu eta tomate konzentratua botako dugu. 30 minutuz sutan egosten utzi ondoren, birrindu egingo dugu. Tomate saltsa lodiagoa nahiko bagenu, beste 10 minutuz egosten utziko genuke.

Behin tomate saltsa egina eta epel dugunean, minipizza lehen hiru minipizzen gainean botako dugu.

Jarraian, bakoitzari dagozkion topping-ak jarriko dizkiogu tomatearen gainean.

1.     minipizza:

Tomatearen gainean mozzarela, tipula xaflak eta zizak erdibituta ipiniko ditugu.

Baratxuri olioa aldiz, pizzak labean egin ostean botako dugu.

2.     minipizza:

Tomatearen gainean oilaskoa mamartuta zabalduko dugu eta honen gainetik ahuakatea xerratan, apain-apain. Segidan, oliba beltz hezurgabetuak eta oreganoa botako ditugu gainetik.

Burrata pizzak egin ondoren botako diegu gainetik, oliba olio hari fin batekin lagunduta.

3.     minipizza:

Ahuntz gazta medailoiletan ebakiko dugu eta hauek erditik egingo ditugu. Tomatearen gaina ziazerbekin estali eta erdian galeper arrautza jarriko dugu eta honen alboan, 3-4 ahuntz gazta zati. Segidan gaztaren gainean, pestoa jarriko dugu.

4.     minipizza:

Minipizza honek ez darama tomaterik. Horren ordez, baratxuria zuritu, erdiko zurtoina kendu eta prentsatzailearen laguntzarekin xehetuko dugu. Jarraian, baratxuria gazta krematsuarekin eta gatz apur batekin batera nahasiko dugu. Krema hau izango da tomatearen ordezkoa. Segidan, mozzarela jarriko dugu gainean.

Bukatzeko, 200 ºC-tan aurrez berotua izango dugun labean 10-15 minutuz egosiko ditugu pizzak.