Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Papardo xerrak tomatetan
Papardo xerrak tomatetan
Osagaiak
  • 4 papardo xerra
  • Azenarioa (handia bada 1, bestela 2, ilargi erditan zatituta)
  • Apio zurtoin erdi, zatitxotan
  • 2 tipuleta
  • Tomate birrindua, 400 g
  • Ardo zuria, edalontzi erdi
  • 8 piperbeltz arrosa edo beltz ale
  • Ezkaia
  • Gatza
  • 4 arrautza
  • Oliba-olioa
  • Perrexila
Prestaketa

Zartagi batean julianan zatitutako tipuletak oliba-oliotan gorritzen jarriko ditugu, gatz apur batekin batera. Jarraian, apio zatiak eta azenario zatiak gehituko dizkiogu eta pare bat minutu gorritzen eduki ostean, ardo zuria gehituko diogu. Ardoaren alkohola lurruntzen denean, piperbeltzak eta tomate birrindua erantsi, gatzean ondu eta ordu erdiz su ertainean egosten utziko dugu.

Segidan, zartagi batean papardoak markatuko ditugu eta hauek, tomate saltsari gehituko dizkiogu saltsaren barruan ongi sartuz. 3 minutuz sutan eduki ondoren, arrautzak saltsaren gainean kraskatuko ditugu eta zartaginari eraginez, beste 2-3 minutuz su bizian egingo dugu dena.

Bukatzeko, platerean zerbitzatu eta perrexilarekin apaindu.