Bigarrenak
Papardoa ontzutzeko, adoboa prestatuko dugu lehenik. Horretarako, likidoak, espeziak, piper txorixeroen mamia, baratxuriak zurituta eta zatituta eta gatza ontzi sakon batean nahasiko ditugu. Jarraian, papardo solomoak dadotan zatitu, adoboan sartu eta hozkailuan marinatzen utziko ditugu, ordu eta erdiz edo bi orduz.
Papardo zatiak marinatzen direnean, atera eta ongi xukatuko ditugu.
Bestalde, plater batean arrautzak irabiatuko ditugu eta beste batean, pankoa eta piperrautsa nahasiko ditugu.
Bukatzeko, papardo zatiak arrautzatik eta panko nahaskitik pasa ondoren, ekilore oliotan frijituko ditugu. Atera ahala, sukaldeko paperaren gainean jarriko ditugu xukatzen.
Alioli beltza egiteko, irabiagailuaren ontzian arrautza eta baratxuri beltzak jarriko ditugu ekilore-olio apur batekin. Irabiagailarekin birrintzen hasi eta emulsionatzen den momentuan, ekilore-olioa gehituz joan, maionesa bat egingo bagenu bezala. Amaieran ozpina eta gatza gehitu, olio apur bat gehiago erantsi eta dena batu arte irabiatu berriro ere.
Amaitzeko ontzitxotan banatu papardo kurruskariak bertan bustitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa