Bigarrenak
Zapo solomoak garbitu. Gerandeko gatzarekin 7 minutuz estali. Gatza kendu eta urdai iberikoarekin bildu.
Itsasten ez den zartagin batean, oliba olioa gehitu eta zapoa egin, 4 minutuz. Berotan gorde.
Ondoren, izkiratzar salda egiteko, barazkiak oliba-olio pixka batekin sueztitu. Buruak gehitu eta brandyarekin garreztatu. Urarekin estali eta 6 orduz egosi, ur mailari eutsiz. Denbora hori igaro ondoren, beste 6 orduz utzi. Iragazi eta gatza zuzendu, beharrezkoa bada.
Bestetik, kakao olioa egiteko, adierazitako osagaiak nahastu eta kaleko tenperaturan gorde.
Zapo solomoa labean sartu, 180 ºC-tan, 4 minutuz. Solomoaren barrualdeak oso jugoso geratu beharko du.
Aurkezpena:
Solomoak, kakao olio tanta batzuekin, tipulina xehatuarekin eta apoperrexil hosto batzuekin platerean jarri. Izkiratzar salda edalontzi batean aterako dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa