Bigarrenak
Lehenengo labea 220 º C-tan berotzen jarriko dugu eta barazkiak gustuko tamainan zatituko ditugu. Barazkiak labeko erretilu batean jarri, oliba-olio txorro bat, gatza eta piperbeltza gainetik bota eta 15 minutuz labean erreko ditugu.
Tomateak galdarraztatu eta zuritu. Kipula txikitu eta berakatz atalarekin batera, lapiko batean oliba olio pixka batekin erregosten jarri. Bitartean, tomateak laukitxotan txikitu eta barazkiak 10 minutu erregosten daramatenean, tomatea gehitu oreganoarekin, ozpinarekin eta albakarekin batera eta 25 bat minutuz dena egiten utzi. Gatzez eta piperbeltzez ondu eta birrindu. Beste 5 minutu irakiten jarri eta prest legoke.
Salda edo ura lapiko batean berotzen jarri eta, irakiten hasten denean, arto irina gehitu, euri moduan. Sutan minutu batez ondo nahasi eta labeko paperarekin eta olibarekin margotuta izango dugun labeko erretilu batera atera eta pizza bat izango balitz bezala zabaldu. Jarraian 5 minutuz labean 220 ºC-tan sartu, lehortu dadin.
Pizza orea labetik atera, tomatea gainean jarri eta jarraian barazkiak. Beste 5 minutu labera sartu eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa