Bigarrenak
Zainzuriak zuritu eta jarri egosten ur irakinean 12 bat minutuz. Denbora pasatzen denean, utzi bertan epeltzen. Beste lapiko batean arrautzak ur hotzarekin jarriko ditugu sutan, eta irakiten hasten den momentutik, 8 minutuz egosiko ditugu arrautzak. Eginda daudenean, ur hotzetara atera eta hoztu.
Lapiko edo zartagin zabal batean olioa, berakatza eta pipermin punta jarriko ditugu sutan. Berakatza dantzan hasten denean, irin koilarakada bat gehitu eta adaxka batekin ondo nahasiko dugu. Jarraian, ardo zuria botako diogu eta minutu erdi irakiten utzi ondoren, ura gehitzen joango gara adaxkarekin nahasi bitartean.
Saltsa eginda daukagunean, perrexil koilarakada pare bat gehitu eta legatz solomoak bertan sartuko ditugu azala gorantz dutela. 3 bat minutuz su ertainean irakiten izan ondoren, buelta eman solomoei eta txirlak gehituko dizkiogu. Txirlak irekitzen zaizkigunean, gatza puntuan jarri, arrautzak laurdenduta eta zainzuriak gehituko dizkiogu eta irakinaldi bat eman ondoren, zerbitzatu perrexil xehatu gehiago gainetik botaz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa