Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arkume txuletak Nafarroako erara
Arkume txuletak Nafarroako erara
Osagaiak
  • 12 arkume txuleta
  • Txerri gantza
  • Gatza
  • Olioa
  • Urdaiazpikoa, 200 g
  • Kipula pare bat
  • Tomateak, 1 kg
  • Pamplona txorizoa, 300 g
Prestaketa

Txuletak gatzez ondu eta txerri gantz pixka batekin eta olioarekin izango dugun zartagin batean egingo ditugu su bizian. Ondo gorrituta dauzkagunean, labeko erretilu batera aterako ditugu.

Zartagin berean, kipulak txikitu eta erregosten jarriko ditugu urdaiazpiko txikituarekin batera. Kolorea hartzen hasten denean, tomateak zuritu eta laukitan zatitu ondoren, erregosten jarriko ditugu kipularekin batera. Tomatea gatzez ondu eta honekin txuletak estaliko ditugu, jarraian 10 bat minutuz labean sartzeko.

Txorizoa xerratan ebaki, txuleten erretilua labetik atera eta txorizoarekin estaliko dugu. Berriro labera sartu eta txorizoa desegiten hasten dela ikusten dugunean, erretilu berean zerbitzatu.