Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Antxoak piperrez beteak
Antxoak piperrez beteak
Osagaiak
  • 16 antxoa
  • Pikillo piperrak edo Gernikako piper frijituak
  • Irina
  • Arrautza pare bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
Prestaketa

Antxoei burua eta tripak kendu ondoren, liburuan irekiko ditugu eta erdiko hezurra kenduko diegu.

Gatzez ondu eta antxoen erdiei, pikillo piper zati bat jarriko diegu gainean, jarraian, beste antxoa batekin estali.

Bukatzeko, irinetik eta arrautza irabiatutik pasatu eta oliba-olio berotan frijituko ditugu.