Bigarrenak
Hasteko, zartagin batean hirugiharra frijitzen jarriko dugu. Bi aldetatik gorritzen direnean, atera eta geroko gordeko ditugu.
Jarraian, ogiak txigortzen jarriko ditugu. Honetarako, txigorgailua, labea edo zartagina erabili dezakegu.
Ogiak txigortzen diren bitartean, banana zuritu eta zatitxotan moztuko dugu.
Amaitzeko, sandwicha osatuko dugu. Horretarako, ogi xerra bakoitza kakahuete kremarekin estaliko dugu. Ondoren, hirugiharra jarriko dugu ogietako baten gainean eta honen gainetik banana zatiak. Jarraian, banana zatiak ezti txorrotadatxo batekin margotuko ditugu eta bukatzeko, kakahuete kremaz igurtzi dugun beste ogiarekin estaliko dugu sandwicha.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa