Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txipiroiak Prexenen erara
Txipiroiak Prexenen erara
Osagaiak
  • Txipiroiak, 1 kg
  • 4 baratxuri
  • 2 arrautza
  • Ogi birrindua, 4 koilarakada
  • Txipiroien tinta
  • Tomate frijitua, 100 g
  • Ura
  • Oliba-olioa
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, txipiroiak garbituko ditugu. Garroak eta hegalak bereizi eta hautsitako txipiroiren bat badago, denak batera laban baten laguntzarekin zatitxotan txikituko ditugu.

Zartagin batean oliba-olioa berotzen jarriko dugu. Bitarte horretan, baratxuriak xehe-xehe txikitu ondoren, oliotan gorritzen jarriko ditugu.

Gorritu direnean, txipiroi zatiak gainera botako ditugu eta bertan salteatuko ditugu, txipiroiak txinpartaka hasten diren unera arte.

Txipiroiak salteatzen ditugun bitartean, arrautzak kraskatu eta ontzi batean irabiatuko ditugu.

Jarraian, lehen txipiroi-txinpartaren ostean, ogi birrindua gehituko diogu eta pare bat buelta eman ondoren, arrautza irabiatua nahasiko diogu. Hau dena nahaski bat bailitzan irabiatuko dugu, dena ongi nahasi eta bildu arte.

Segidan, nahaskia epeltzen den bitartean, txipiroien saltsa egiten hasiko gara. Horretarako, eltze zabal batean ura, tomate frijitua eta txipiroien tinta berotzen jarriko ditugu.

Txipiroi zatien nahaskia hozten denean, txipiroiak honekin beteko ditugu eta bete ahala, irakiten jarria genuen saltsan sartuko ditugu.

Saltsa urritu arte txipiroiak sutan eduki eta listo.