Bigarrenak
Zerbak hartu eta hostoak kenduko dizkiogu. Jarraian, orri-mamiak hartu eta lapiko batean ur irakinetan eta gatz pixka batekin 8-10 bat minutuz egosten jarriko ditugu. Bigunak daudenean, hoztu eta sukaldeko paper gainean jarriko ditugu ondo lehor daitezen.
Orri-mamiak tamaina bereko zatitan moztu eta bi zati hartuta, baten gainean urdaiazpiko eta gazta zati bana jarri eta jarraian beste orri-mamiarekin estaliko dugu, sandwich bat izango balitz bezala.
Irinetik eta arrautza irabiatutik pasa eta oliba olio berotan frijituko ditugu.
Bukatzeko, tomate saltsa bero gainean zerbitzatuko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa