Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Al falafel
Al falafel
Osagaiak
  • Txitxirioak, 250 g
  • Baba lehorrak, 250 g
  • Berakatza, 2-3 atal
  • Tipula ertainak, 5 ale
  • Perrexil xehatua, 100 g
  • Martorri xehatua, 100 g
  • Gatza, 2 koilarakada txiki (8 g)
  • Irina, 2 koilarakada (30 g inguru)
  • Piperrauts pikantea, koilarakadatxo erdi
  • Bikarbonato hautsa, koilarakadatxo erdi
  • Legami hautsa, 3 koilarakada (25 g inguru)
  • Kumino hautsa, koilarakadatxo erdi
  • Kanela hautsa, koilarakadatxo erdi
  • Ura, 2 koilarakada ( 30 g)
  • Olioa frijitzeko
  • LAGUNGARRI MODUAN, JOGURT SALTSA
  • Jogurt pare bat
  • Limoi baten zukua
  • Berakatz-atal bat
  • Menda hosto batzuk
  • Oliba olio birjina, 50 g
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Bezperan edo 12 ordu lehenago, babak eta txitxirioak beratzen jarri uretan. Kipula eta berakatza robotean txikitu, eta nahasi martorri eta perrexil txikituarekin. Behin lekaleak beratuta dauzkagula, iragazi eta birrindu robotean. Jarraian, olioa ez beste osagai guztiekin nahasi, eta ordubetez pausatzen utziko dugu toki fresko batetan.

Atzamarrak erabiliz, ore ataltxoak hartu eta kroketa biribil edo luzangak egingo ditugu, ez oso lodiak. Jarraian zartagin bat sutan jarriko dugu olio litro batekin, eta bero dagoenean, bertan frijituko ditugu gure kroketak gorritu arte. Eginda daudenean, sukaldeko paperaren gainean utzi plater batean.

Jogurt-saltsa egiteko, berakatza eta menda ondo txikituko ditugu, eta jarraian gainerako osagai guztiekin nahasiko ditugu.